XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DEABRUTXO: Mateo! MATEOTXO:... DEABRUTXO: Etorri nirekin.
MATEOTXO: Nora? DEABRUTXO: Inpernura. MATEOTXO: Inpernura? DEABRUTXO: Deabru Jaun Galtxagorrik zurekin hitzegitea nahi du.
MATEOTXO: Goazen! Eta asko ibili ondoren inpernura heldu ziren.
Deabru Jaun galtxagorri azaldu zen: DEABRUA: Kaixo, Mateo. Sartu, sartu.
MATEOTXO: Zer nahi duzu, Galtxagorri? DEABRUA: Zu oso bizkorra zara, ez? MATEOTXO: Hori esaten du maixuak.
DEABRUA: Nahi baduzu orain ni izango naiz zure maixua.
MATEOTXO: Zer irakatsiko didazu? DEABRUA: Pikardi pilo bat. Gaiztakeria asko.
MATEOTXO: Zergatik? DEABRUA: Horrela, hiltzen zarenean, hona etorriko zara betirako.
Eta bien artean gaiztakeria asko egingo dugu. Ja ja jaaaaa. DEABRUA: Ja ja jaaaaaa.
Mateok deabruarekin, gauza asko ikasi zuen inpernuan.
Eta egun batez: DEABRUA: Mateo, den-dena irakatsi dizut.
Orain zoaz zure herrira eta gaiztakeriak egin.
Eta hiltzen zarenean, hona etorri. Ulertu al duzu?.